Altzelairen argazki erakusketa

'Afrikako begiradak', Malira eginiko bidaiaren erakusketa, ikusgai dago Legazpiko Kultur Etxean

Josu Altzelai Maliko herritarrekin. BERRIA.
2012ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Josu Altzelai argazkilari legazpiarraren azken lana, Afrikako begiradak, ikusgai dago Legazpiko Kultur Etxean, irailaren 21 arte, 17:30etik 20:30 bitartean.

Niger ibaiertzean, herrixkak, Mali. Han egon zen Altzelai, 2009an egin zuen bidaian. Niger ibaiertzeko herrixkak igaro zituen, eta hango herritarren eguneroko bizimodua ikusteko aukera izan zuen. Horrela, berak zuzenean ikusi ahal izan zuena eskaintzen du erakusketan. Maliko herritarrentzat, ibaia eguneroko bizitzari hertsiki lotuta dago. Handik igaro behar dute askotan, arropa garbitzen dute, bainatu egiten dira... eguneroko bizimoduan oinarritutako argazkiak eskaintzen ditu legazpiarrak, eta kuttunena duen gaia jorratzen du: soziala. Gainera, modu naturalean azaltzen diren maliarren argazkiez gain, erretratatzeko prestatuta agertzen diren herritarren argazkiak ere eskaintzen ditu erakusketan. Berrogei argazkiz osatua da bilduma, denak zuri-beltzean, ohitura duen bezala, eta Photoshopen landuak.

Altzelaik gizatasunaren bila egin duen hamaikagarren bidaia da, Ukraina, Turkia, Iran eta Kuba herrialdeetan egon ondoren. «Bidaiok pertsona eta argazkilari gisa aberasten naute. Gu baino gutxiago daukaten kulturak dira, baina konformaerrazagoak. Lezio handia jaso dut».

'AFRIKAKO BEGIRADAK'

Noiz. Irailaren 21era arte, 17:30etik 20:30era.

Non. Legazpiko Kultur Etxean (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.