Aluminioz egindako fantasia

'The aluminium show' ikuskizuna emango dute Campos Eliseos antzokian gaurtik hasita hilaren 23a arte

Hamahiru emanaldi egingo ditu antzerki taldeak Bilbon. BERRIA.
2011ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Zabortegietan pilatzen diren metalezko trasteak edonor txunditzeko moduko artelanak izan daitezkeela frogatu du Bilbora iritsi berri den antzerki talde batek. The aluminium show ikuskizuna prestatu dute horretarako, eta gaurtik hasita, hilaren 23a arte Arriaga antzokian emango dute.

Lantegi industrialetan erabili dituzten material metalikoak jantzi, eta agertoki bihurtu dituzte, makina txiki baten eta gizaki baten arteko laguntasunaren inguruko istorioa kontatzeko. «Gizaki-makina» harremana agertu nahi izan dute horrela.

Ilan Azriel dantzari israeldarrak sortu zuen ikuskizuna, eta 30 herrialdetan antzezten aritu ondoren, lehen aldia du Euskal Herrian. Musikaz, dantzaz eta efektu bereziz betetako obra bat dela adierazi du Azrielek, eta esan du emanaldi bakoitza ezberdina dela, «ikusle bakoitzak mezuaren interpretazio pertsonala egiten duelako».

2003an estreinatu zuten The aluminium show, eta geroztik hazi baino ez dela egin dio sortzaileak. «Begiak gozatzeko» ikuskizun «ekologiko» bat sortzeko gai izan direla esan du Azrielek, eta adin guztietako ikusleak gonbidatu ditu, «ilusioa, festa eta magia» direlako ikuskizunaren oinarri nagusiak.

'THE ALUMINIUM SHOW'

Non. Arriaga antzokian (Bilbo).

Noiz. abenduak 14-23.

Ordutegia. 20:00etan.

Sarrera. 10 eta 36 euro bitartean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.