Ama lurra eta erresistentzia

Kolonbiako herri indigenen alternatibak aztertuko dituzte gaur eta bihar, Gasteizko Hikaateneoan

Amaia Garcia.
Donostia
2010eko urriaren 19a
00:00
Entzun
Erresistentzia soziala eta ama lurra hizpide dira egun hauetan Gasteizen. Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeak, Mundubat gobernuz kanpoko erakundeak eta Euskadiko Kolonbiako Errefuxiatuen Taldeak hitzaldi-jardunaldiak antolatu dituzte Erresistentzia sozialaren minga eta ama lurra lelopean.

Kolonbiako herri indigenen alternatibak ezagutza eta lan bateratuak indartzeko balio dutela erakutsi nahi dute hitzaldi horien bitartez. Lan bateratuaren bitartez sistema kapitalistaren ereduaren aurkako errealitate bat sortu daitekeela diote antolatzaileek.

Atzo izan zen lehen hitzaldia Herri Indigenak Kolonbian izenburupean, eta Abadio Green Antioquiako Unibertsitateko Hezkuntza Indigenaren Programaren koordinatzaileak eman zuen. Gaur ama lurra aztertuko dute. Abadio Green izango da Hikaateneoan gaur ere, Ama Lurraren Pedagogiaz hitz egiten.

Bihar Erresistentzia sozialaren mingaz hitz egingo dute Lucelia Montenegro Caucako Eskualde Kontseilu Indigenaren kontseilariak eta Vicente Otero Caucako Eskualde Kontseilu Indigenaren nazioarteko harremanen ordezkariak.

Gaur eta biharko hitzaldiak 19:00etan izango dira, Hikaateneoan.

AMA LURRAREN PEDAGOGIA

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Gasteizko Hikaateneoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.