2010eko urriaren 13a
00:00
+7. Espainia, 2010. Zuz.: Fernando Leon de Aranoa. Akt.: Magaly Solier, Celso Bugallo, Sonia Almarcha, Pietro Sibille, Fanny de Castro. 112 min. Marcela etorkina da, eta arazo ekonomikoak ditu. Uda Amador izeneko adineko gizon bat zaintzen pasatuko du. Ezezagunak dira, baina batak besteari norberaren sekretuak kontatuko dizkio. Immigrazioari buruzko drama. Gasteiz (Florida, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Capitol, Golem Alhondiga), Barakaldo (Max Ocio), Getxo (Lauren), Donostia (Principe), Iruñea (Golem Baiona, Carlos III).
Arthur 3 La Guerre de Deux Mondes
AEB, Frantzia. 2010. Luc Besson.100 min. Maltazard gizonen artean altxatu da, eta armada bat sortzea lortu du. Unibertsoa konkistazeko helburua du. Athur da kontra egin diezaioken bakarra, baina ez da bakarrik egongo. Selenia, Betameche eta Darkos, Maltazarden semearen laguntza izango du. Baiona (CRG Centre), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune ( Le Select).
Cartas a Julieta
D. AEB, 2010. Zuz.: Gary Winick. Akt.: Amanda Seyfried, Vanessa Redgrave, Gael Garcia Bernal, Franco Nero, Christopher Egan. 104 min. Sophie eta Victor oporretan daude Italian. Julietari bidalitako gutun bat jasoko dute. Gutuna ireki, eta Sophiek bilaketa bidaia bat hasiko du Toscanan. Komedia erromantikoa. Gasteiz (Abaco Boulevard, Florida, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Santurtzi (Serantes), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa), Eibar (Coliseo), Errenteria (Niessen), Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Urbil), Iruñea (Golem La Morea, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).
¿Cuánto pesa su edificio,Sr. Foster?
Erresuma Batua-Espainia, 2010. Zuz.: Norberto Lopez Amado, Carlos Carcas. Dokumentala. 78 min. Norman Foster arkitektoaren alde intimoena erakusten du dokumental honek. Donostia (Trueba). JBA.
Elle s'appelait Sarah
Frantzia. 2009. Zuz.: Gilles Paquet-Brenner. Akt.:Kristin Scott Thomas, Melusine Mayance, Niels Arestrup. 111 min. Julia Jarmond kazetari estatubatuarra Vel d'Hiveko gertakaria ikertzen ari da. Ikerketen harira, Sarahrekin topo egingo du, 1942an 10 urte zituen neskatoarekin. Artikulu baterako ikerketa soil bat zena, kontu pertsonal bilakatuko da. Bizitza betiko astinduko dion sekretu baten jabe egingo da Julia. Baiona (CGR Centre), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Le Select), Miarritze (Le Royal).
Illegal
Frantzia, Belgika, Luxenburgo. 2010. Zuz.: Olivier Masset-Depasse. Akt.:Anne Coesens, Esse Lawson, Alexandre Golntcharov. 95 min. Tania eta haren 14 urteko semea, Ivan, errusiarrak dira, eta Belgikan zortzi urte daramatzate legez kanpo bizitzen. Polizia saihesten bizi dira, horiek Taniaatzematen duten arte. Edozer gauza egiteko prest egongo da semea berriz ikusteko.Baiona (L'Atalante)
Le Rêves dansants, sur le pas de Pina Bausch
+18. Alemania, 2010. Zuz.: Anne Linsel, Rainer Hoffmann. Dokumentala. 89 min. Pina Bauschi buruzko dokumentala. 2008an, hil baino hilabete batzuk lehenago, Pina Bauschek Kontakthof ikuskizuna berriz ere martxan jartzea erabakiko du. Oraingoan, baina, ohiko dantzarien ordez inoiz dantza egin ez duten nerabeak erabiliko ditu. Miarritze (Le Royal).
Mourir? Plutôt crever!
Frantzia, 2010. Zuz.: Stephane Mercurio .Dokumentala Akt.: Sine, Isabelle Alonso, Guy Bedos, Jean-Pierre Bouyxou. 92 min. 80 urte ditu Sinek, baina borrokan jarraitzen du. Charlie Hebdo aldizkaritik kaleratu dute, baina Sine Hebdo sortu eta aurrera jarraitzen du. Gaztetako abenturak kontatzen ditu aldizkarian, marrazkien bidez: ateoa, kolonialismoaren, armadaren eta poliziaren aurkakoa da Sine. Babesgabeekiko maitasunetik datorkio amorrua. Baiona (L'Atalante).
Gru: mi villano favorito /Moi, moche et méchant (3D)
D. AEB, 2010. Zuz.: Pierre Cofin, Chris Renaud, Sergio Pablos. Animaziozko filma. 95 min. Gru gizon gaizto bat da, eta plan maltzur bat du buruan: ilargia lapurtzea. Haren oztopo bakarra hiru neska umezurtz zaintzea izango da. Gasteiz (Abaco Boulevard, Guridi, Yelmo Gorbeia), Bilbo (Capitol, Golem Alhondiga, Zubiarte), Barakaldo (Max Ocio, Yelmo), Durango (Zugaza), Galdakao (Torrezabal), Getxo (Lauren), Leioa (Artea), Portugalete (Ballonti), Santurtzi (Serantes), Donostia (Antiguo Berri, Bretxa, Principe), Eibar (Coliseo),Errenteria (Niessen), Irun (Cinebox, Txingudi), Usurbil (Urbil), Baiona (CGR Centre), Angelu (Moncine), Donibane Lohizune (Le Select), Iruñea (Golem Baiona, Golem La Morea, Carlos III), Tutera (Ocine), Uharte (Itaroa), Viana (Las Cañas).
La Vie au ranch
Frantzia, 2009. Zuz.:Sophie Letourneur. Akt.:Sarah-Jane Sauvegrain, Eulalie Juster, Mahault Mollaret. 92 min. 20 urte ditu Pamek. Lagunekin igarotzen du denbora, Manonekin partekatzen duen baserrian. Hitz egin, erre, edan, dantzatu... adin horretako gauzak dira, baina taldetik ihes egiteko eta bere bidea egiten hasteko premia sentitzen du. Baiona (L'Atalante).
¿Otra vez tú?
D. AEB, 2010. Zuz.: Andy Fickman. Akt.: Kristen Bell, Jamie Lee Curtis, Sigourney Waever. 105 min. Neska batek jakingo du anaia aspaldiko bere ezagun batekin ezkontzekotan dagoela. Koinata bihurtuko den horrek, hain zuzen, eskolan izorratu egiten zuen. Mendekua prestatuko du orain. Bilbo (Multi).
The Social Network
AEB, 2010. Zuz.: David Fincher. Akt.: se Eisenberg, Justin Timberlake, Andrew Garfield. 120 min. 2003ean Mark Zukerberg Harvardeko ikasleak unibertsitateko sistema informatikoa legez kanpo kopiatzen du. Campuseko neska guztien datu basea sortzen du, eta erabiltzaileei neska politenak bozkatzeko eskatzen die. Arrakasta izugarria lortuko du datu baseak ikasleen artean, baina Hardvarreko segurtasuna arriskuan jartzea eta bizitza pribatuarekiko errespetu falta leporatzen diote.Facebooken sortzaileetako bat da Mark, mundu guztian zehar zabaldu den eta denon ahotan dagoen sare soziala. Baiona (CGR Centre), Angelu (Moncine).