Asteburuko proposamenak

Amazonas eta Yukon, Tolosan

Tolosa. Amalur jardunaldietan, gaur eta bihar dituzte azken saioak, Roman Morales eta Javier Reverterekin

Roman Morales, ezkerrean, Guapore ibaian. Tokian tokiko biztanleekin gertuko harremana izan zuen. ROMAN MORALES.
2012ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Natura, bidaia eta antropologia dituzte ardatz Tolosako Amalur jardunaldiek, eta munduko ibaiak baliatuz osatzen ari dira aurtengo txangoa. Antxon Arza eta Angel Cuerdo izan dituzte hizlari aurreneko bi saioetan, eta Roman Moralesen eta Javier Reverteren bitartez emango dituzte azken arraun kolpeak, gaurko eta biharko saioetan. Urte luzez bidaietan zaildutakoak dira Morales eta Reverte, eta zer kontatu asko dute. Bidaietan bizitako horien lekuko izango dira gaur eta bihar Tolosako Topic aretora bertaratzen direnak.

Roman Moralesek HegoAmerikako ibaietan kayakeanegindako bidaiaz hitz egingodu gaur, Caminos de agua: Sudamérica en kayak solasaldian. Argentinako hiriburu Buenos Airestik Venezuelaraino bidaiatu zuen Moralesek, ubide bati segika. Bi urtean 10.500 kilometro osatu zituen kayakean, Paraguai, Parana, Guapore, Madeira, Amazonas, Negro, Casiquiare eta Orinoko ibaietan barrena. Presarik gabe, patxadaz egin zuen bidaia, eta orduko bizipenak Caminos deagua liburuan bildu zituen. Naturaren altxorrak ez ezik, ibaiaren giza balioak ere bertatik bertara ezagutzeko modua izan zuen, eta horien berri emango du gaurko hitzaldian.

Bidaiaria eta idazlea

Jardunaldietako azken hitzaldia Javier Revertek emango du, bihar: Yukon: El río de la luz. Jack Londonen arrastoari segika, Kanadako eta Alaskako eremu basatietara bidaiatzeko modua izango da Reverteren eskutik. Yukon ibaian 750 kilometrotik gorako nabigazioa osatu zuen, eta, han bizitakoen harira, liburu bat idatzi zuen: El río de la luz. Ibilbide luzeko idazlea eta kazetaria da Reverte, eta haren bidaia liburuek arrakasta handia izan dute bidaiarien artean. Bi hitzaldiak 19:30ean hasiko dira, Topic zentroko areto dotorean.

Zazpigarren urtez antolatu ditu Tolosako Ekinbide Etxeak Amalur topaketak. Aurreko urteetan Ekialdeko Afrika, Nepal, Artikoa, Amazonia, basamortuak eta Japonia izan dituzte jardunaldiek ardatz. Ur bideak izendatu dute aurtengoa, eta gertuko nahiz urruneko ibaiak nabigatuz bidaiatzeko modua egin dute.

AMALUR JARDUNALDIAK

Non. Tolosako Topic zentroan (Gipuzkoa).

Noiz. Gaur eta bihar. Roman Moralesen eta Javier Reverteren hitzaldiak 19:30ean hasiko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.