Gaur bukatuko da Ametsak pilatzen Su ta Gar taldearen azken diskoaren aurkezpen bira; Donostiako Akua aretoan izango da, 21:00etan.
Bost urte igaro dira azken diskoa atera zutenetik, eta adierazi dute Su ta Garren betiko esentzia berreskuratu dutela bederatzigarrenarekin —Ametsak pilatzen—. Esan dutenez, abesti berriak sortu beharra sentitzen zuten, eta asko indartu ditu abesti berriekin kalera ateratzeak. Biran, hamabost herritan izan dira Katalunian, Espainian eta Euskal Herrian. Gaurkoa hamaseigarrena izango da.
Bi urte behar izan dituzte azken lana osatzeko; guztira, 50 minutu luze da, eta 11 abestiz osatuta dago. Askotariko kantuak daudela diote: lasaiak, instrumentalen bat... Baina, oro har, oso disko indartsua dela diote eibartarrek.
Helburua argi dute: zuzenekoez gozatzea. 24 urte daramatzate jada musikaren munduan, eta ez dute ilusioa galtzeko asmorik.
Durangoko Azokan ere izan ziren, eta disko asko saldu dituztela adierazi dute. Horrez gain, Ametsak pilatzen abestiaren bideoklipa aukeztu zuten, eta pare bat abesti ere jo zituzten era akustikoan, hara joan zirenen atsegingarri. Taldekideak beren erakusmahaian izan ziren hainbat eta hainbat unetan, diskoa erosten zutenei sinatzen eta eskaintzen.
SU TA GAR
Non. Donostiako Akua aretoan.
Noiz. Gaur, 21:00etan.
Ametsak pilatzen segitzeko
Su ta Garren disko berria aurkezteko birako azken kontzertua gaur, 21:00etan, Donostiako Akuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu