Gasteiz utzi, eta Amurrioko (Araba) Bañueta kiroldegiak hartuko du bihar Euskal Mendizale Federazioak antolatutako Boulder Ligako hirugarren jardunaldia. Goizeko saioan sailkapen kanporaketak jokatuko dira, 10:00etan hasita, eta arratsaldean jokatuko dira finalak. Parte hartu nahi duten eskalatzaileek gaur dute izena emateko azken eguna. 13:00ak baino lehen eman behar dute izena, [email protected] helbidera idatzita edo 638-76 34 44 telefono zenbakira deituta. Ligari buruzko argibide gehiago www.emf-fvm.com orrian eskura daitezke.
Lehenengo bi jardunaldiak Gasteizen jokatu ziren; Fundacion Estadio aretoan aurrenekoa eta K2 kiroldegian bigarrena. Ligako laugarren eta azken jardunaldia ere Gasteizen antolatu dute, Hegoalde kiroldegian, martxoaren 24rako.
Ehundik gora eskalatzaile
Boulder Ligaren ezaugarri bat da herri izaerako txapelketa izatea. Gauzak horrela, 16 urtez azpikoen liga, herri izaerakoa eta eliteko eskalatzaileena jokatzen dira, nesketan nahiz mutiletan. Lehenengo bi jardunaldiak aintzat hartuta, ehundik gora eskalatzailek parte hartu dute. Azken jardunaldian Jon Sard eta Irati Andak prestatu zituzten blokeak.
Mendia
Amurrion jokatuko da Boulder Ligako hirugarrena, bihar
Txapelketan parte hartu nahi duten eskalatzaileek gaur dute izena emateko azken eguna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu