Orkestra: Koloniako Irratiko Orkestra Sinfonikoa (WDR). Zuzendaria: Semion Bytxkov. Lekua: Kursaal Auditoriuma.Eguna: abuztuaren 27a.
Aurtengo kontzerturik onena izan daElektra hau, orain arte behintzat. Richard Straussen maisulan hau ez da askotan programatzen, ez baita erraza (oso garestia) behar diren bakarlariak eta orkestra lortzea. Eskertzekoa da Musika Hamabostaldiak horrelako kontzertu berezia diseinatu eta antolatzea.
Lan honetan dena handia da. Orkestratik hasi 111 izan ziren atriletan zeuden maisuak, eta ahots solisten aldetik ere, ez gutxi: 14. Koloniako Irratiko Orkestra ikusgarri aritu zen lan guztian. Denek daukate lana obra konplexu eta berdingabe honetan. Metala, adibidez, benetan ondo aritu zen, bai eta beste taldeak ere... Orkestrazioa hain da aberatsa ezen eta lasaitasunik gabeko lana dela musikarientzat. Entzuleentzat ere obra exijentea da; ez dago atsedenik, dena jarraian gertatzen den drama gogorra da. Egia esan, kontzertua bukatzerakoan horrelako neke fisiko bat nabaritu zitekeen. Zurrunbilo baten moduan hartzen zaituen musika da, uholde baten antzera. Esperientzia estetikoa hitzaren zentzu zabalenean.Ahotsen aldetik ere, handitasuna nagusi. Hiru protagonista emakumeak nabarmendu beharrekoak: Elektra, Crysothemis eta Klythamnestra. Ezin hobea Elektra, Deborah Polaski. Paperak daukan dramatismoa, indarra, desesperazioa... dena jasotzen jakin zuen, eta nahiz eta kontzertu bertsioan izan, sinesgarritasun eta antzezpen puntua eman zion bere pertsonaiari. Ahots gutxi daude 111 musikarien orkestra baten gainetik entzuten direnak, eta berea bat da. Garai honetako Elektra onena dela esaten duteadituek (nik behintzat ezin dut hoberik imajinatu). Elektraren ahizpa Crysothemis-ek, Anne Scwanewilmsel, maila berean bete zuen bere papera (lirikoagoa Elektrarena baino). Tinbre hotza une batzuetan? Baliteke. Crysothemis maltzurraren paperean (bera ematen zuen) Anne Schawanewilms; ze grabeak, bai abesten eta bai hitz egiten! Espektro zabala benetan. Hiru hauek dena buruz abestu zuten. Jerusalem Egistoren paperean, jakinduria askorekin, nahiz eta urteen indarra nabaritu. Walker Orestes-en paperean oso ondo, ahots zoragarria dauka gizon honek. Beste guztiak ere (oso wagnerianoak ahotsetan eta itxuretan) ederki, emakumeak gizonak baino hobeto.Bitxkovek bertsio ezin hobea eskaini zuen, musikaren indarrean eta laztasunean zentraturik. Dena eman zuen eta orkestra nahiz bakarlariak bere mende eduki zituen momentu oro.
KRITIKA. DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIA (KURSAAL AUDITORIUMEKO ZIKLOA). KOLONIAKO IRRATIKO ORKESTRA SINFONIKOA (WDR)
Jainkosak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu