-TREBEDE: Orain jakin dugu RNko zuzendari Jose AntonioSentisek zergatik zentsuratu duen R3ko Trebede saioa, kultura herrikoiaren aldeko saio alternatiboa. Iñaki Peña aurkezleak mikroa ahoko zuloan sartu eta nahi zuenaz predikatzen omen zuen; aldiz, kasik musikarik ez zuen jartzen, antza. Hots, politikarien diskurtsoaren kodean, zera deszifratu beharko dugu: Peñak «nahi zuen» hori ez zen irrati publikoa kudeatzeko (kontrolatzeko) PPk jarritako morroiaren gogoko.
-UDAN ERE GORDIN: Irratsaioak mamiz hustu eta freskagarritu, hots, txoriburutu behar diren legea berriz ere nagusi dugu udan. Munduko eta gertuko errealitate gordinarekiko daukagun amorrua baztertu eta neurona borrokalariak eguzkitan jartzera-agortzera gonbidatzen gaituzte. Erlajazioa, atsedena eta bizizaletasuna konplejurik gabeko salaketa soziopolitikoarekin uztarrezinak balira bezala udan. Horratx topiko horren aurkako udako frankotiratzaile zenbait, jada klasiko bihurtu zaizkigunak: Jose Luis Mendoza, Esteban Antxustegi eta Martin Barriusok EIn osatzen duten goiz tertulia, asteartero. Bestea, Gorka Andrakak aurkezten duen Mar de Fuegitos saioa; 20:30etik 22:00ak bitartean REn entzun daitekeena.
tertulianoaren txirristada: Edozer gai mahaigaineratzen dela ere beti-beti iritzia emateko prest diren tertuliano nekaezinei adierazpen zintzoak irrist egiten diete tarteka. Javier Ortizekin batera udan REko goiz tertulia asteartero osatzen duen Pedro Ugartek aitormen biribila egin zuen, ustez ondratzen duena: «Jakinduria murritzekoa naiz ia gai orotan».
UHINETATIK TIRAKA
Su-etenik ez amorruari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu