Animaziozko lan ederra, umore finez betea

Maitane Mitxelena
2010eko urriaren 3a
00:00
Entzun
Dreamworks eta Disneyren arteko gerra zinematografikoaren ondorioetako bat da gaurko film hau. Steven Spielbergen ekoiztetxeak Antz izeneko pelikula egin, eta Disney ekoiztetxe handiak beste honekin erantzun zuen. Hori bai, umore gehiago jarriz zomorroen gorabeherei. Hala, oso film entretenigarria lortu zuen John Lasseterrek gidatutako taldeak, eta orduko animazio teknikarik iraultzaileenak erabili zituzten, -gaur egun gaindituta daude, hala ere-.

Gainontzeko inurrien moduan, Flik matxisaltoen morroi bat da; urte erdiz egin behar dute lan haiek negua lasai igaro dezaten. Egoerarekin nazkatuta, Flikek inurritegia utziko du eta matxinsaltoen diktadurari aurre egiteko laguntzaileen bila abiatuko da.

Erritmo bizia du filmak, ikuslea dibertitzea lortzen du eta hainbat unetan barrez jartzen du. Neska-mutikoak eta helduak gogobeteko ditu neurri berean, adin guztietako ikusleentzako baita aproposa.

Bazkalosterako aukera polita egingo du, beraz, gaur Cuatro kateak.

Maitane Mitxelena





############



Bichos

Cuatro, 15:40. Zuz.: John Lasseter, Andrew Stanton. Marrazki bizidunak. 93 min. AEB, 1998.





############
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.