Bizi erritmo azkarrak, soinuen eta irudien bonbardaketak eta eduki kontsumisten, sentsazionalisten eta manipulatzaileen tiraniak ez dute hausnarketarako tarterik uzten. Haurtzaroa da testuinguru horren biktimetako bat, eta antzerkia elementu garrantzitsua izan daiteke horri buelta emateko. Horixe da Panta Rhei taldeak bilatzen duena, haurtzaroaren aldeko giza balioak proiektatzea. Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan izango dira gaur, Monsters Show ikuskizunarekin.
Antzerki horretan, sormen esperientzia landuko dute, pentsamendu antagonikoa duten bi gizartetako haur taldeen bitartez. Landa gizarteak dira biak; Euskal Herrian dago bata, eta Iguazuren Muga Hirukoitzean bestea. Antzerki jolas sinbolikoa izango da sormenaren oinarria. Eszena bakoitzean aurkezten diren egoeren bitartez, haurrekiko tratu txarren eta abusuaren gaian murgilduko dira, ikuspuntu ezberdinetatik. Txotxongilo formako munstroak erabiliko dituzte, eta esanahi jakin bat sinbolizatuko dute. Haurrak babestuko dituzte, eta, horien bidez, sentimendu sakonena ere kanpora dezakete. Jolasaren edukiak ez du azalduko zer gertatzen den haurraren bizitzan, baina bai zer kezka dituen, askotan hitzen mugak kezka horiek isilarazten baititu.
ANTZERKIA
Noiz. Gaur, 20:30ean.
Non. AndreMari Zuriaren plazan (Gasteiz).
Antzerki hezitzailea, Gasteizen
Panta Rhei taldeak 'Monsters Show' antzerkia eskainiko du gaur, 20:30ean, Gasteizen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu