Antzerkia frankismoaren biktimez
Antzerkia. Garraxi ixilak antzezlan amateurra estreinatuko dute gaur, 20:00etan, Bastero kulturgunean, Andoainen (Gipuzkoa). Landaberri ikastolako (Lasarte-Oria, Gipuzkoa) gurasoen ekimena da lana; eurek idatzi dute testua, eta eurek antzeztuko dute. Andoaingo 1936ko biktimek azken urteotan emaniko lekukotasunetan oinarritu dira lana idazteko orduan. Herri horretako biztanleen erdiek ihes egin behar izan zuten 1936. urteko udan, faxistakaurrera egiten ari zirela eta. Gertaeron inguruko berregite lana egin dute -argazkian-. Ordubete irauten du antzezlanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu