Antzinako musika Deban

Secretvm antzinako musikako taldeak kontzertua emango du Andre Mariaren elizan, Musikaldiaren barruan

Iñigo Casali, lehena eskuinetik hasita, Secretvm taldeko hainbat kiderekin. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Antzinako musikarekin girotuko du gaur Secretvm taldeak Debako Andre Mariaren elizako klaustroa, Debako Musikaldia amaitzeko. Taldekideek, Iñigo Casali, Lixsania Fernandez, Sorkunde Idigoras, Sergio Barcellona eta Maurizio Plantelli musikariek, Italiako obrak joko dituzte 20:30ean. Francesco Petrarca (Arezzo-Padua, Italia, 1304-1374) idazle, olerkari eta humanistaren obran oinarrituta hartu zuten Secretvm izena. Eskainiko duten egitaraua XII. mendetik XVIII. mendera arteko piezekin osatuta dago, eta horien artean Bartolomeo Tromboncino, Marchetto Cara, Jacques Arcadelt eta Giovani Stefaniren abestiak interpretatuko dituzte, hainbat pieza anonimorekin batera.

Antzinako musikan adituak dira Secretvmeko taldekide guztiak. Pizkundeko txirulak, viola da gamba, biolonea eta errenazimentuko lauteak erabiliko dituzte Errenazimendu garaian Italian idatzitako obrak interpretatzeko. Musika taldearen arabera, garai hartan jotzen zen modu fidelenean jotzea da, entzuleak antzinako musikara erakartzeko: «Oso adituak ez diren entzuleak erakartzeko moduko programa bat hautatu dugu, eta antzinako instrumentuen laguntzarekin emanaldi ikusgarria egingo dugu».

SECRETVM

Noiz. Gaur, 20:30ean.

Non. Debako Andre Mariaren elizako klaustroan (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.