Komunikazioa. Uhinetatik tiraka

Apokaliptikoak lupapean

Xabier Lasa.
2011ko urriaren 16a
00:00
Entzun
'Cocidito' berria.Bertsio berria dakargu Imanol Carballo albistegietako kazetariak Javier Vizcainok gidatzen duen Gabonsaioaren barruan, Onda Vascan, ostiralero (23:40-23:45). Tarte mitikoaren esentzia gisa aurkezten zaigu, Madrilgo irratietan su-etenik ez baitago, psikoanalisirako materia ugari eskaintzen jarraitzen baitute oraindik. Esan daiteke jeltzaleengana zuzendutako gezi barregarrien bilduma dela, batik bat, Cocidito-ren edizio berria, gomendagarria guztiz.

Apokaliptikoak lupapean. «Eskuinaren kobazuloko iritzi emaile apokaliptikoak» aztergai dituela dio Joxe Maria Izquierdo kazetariak. Cuatro eta CNN+ telebisten albistegietako buru (2005-2009) izan zenak minutu eta erdiko tartetxoa dauka Ser katean goizero (08:15). Pilula azkarra bezain eraginkorra, egunari gogotsuki ekiteko. Izquierdok urteak daramatza eskuin mediatikoa aztertzen; 2008an, Las cornetas del Apocalipsis liburua idatzi zuen; bertan, gogor aztertu zituen Antonio Burgos, Isabel San Sebastian, Carlos Davila, Jimenez Losantos, Alfonso Ussia, Pio Moa, Herman Tertsch, Cesar Vidal eta enparauak….

Noiz dauka mozorroa?Alegato latza bezain egokia ostiralean Jose Ramon De la Morenak egin zuena bere goizeroko tartetxoan (07:45), Ser katean. Puerta (zelaian hildako jokalaria) eta Zabaletaren (zale koltxoneroek eraildako realzalea) aurka oihuak jaurtitzen dituzten Athleticoko zaleak zentsuratu zituen. Jada ez dakigu gizona nor den benetan: gaueko populista eta demagogoa, ala goizeko zuhur eta zorrotza.

Astero, berdin.Saihestu ezina da RE gobernuaren aldeko irratitzat kalifikatzea. Horretara bultzatzen gaitu, nahitaez, irrati horretan politikari arreta gehien jartzen dion saioak (Boulevard) politikariei solasaldirako eskaintzen dien tarte luzeena (21:05-21:25) jarraituz gero, astez aste. Proportzionaltasunik eza nabaria da, gobernuaren alde. Mikel Torresekin (PSE) bukatu genuen aurreko astea. Ramon Jauregirekin (Madrilgo Gobernua) hasi dugu, eta Jose Mari Vazquez Eguzkiza (Bizkaiko enpresarien buru) eta Isabel Zelaarekin (Jaurlaritza) jarraitu. Ez asteazkenean ez ostiralean ez zen elkarrizketarik egin. Postretarako, atzoko elkarrizketa politikorik luzeenean (Más que palabras) Carlos Agirre (Jaurlaritza) gonbidatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.