Arabako Errioxa ezagutzeko bestelako era bat proposatuko du Guardia Arabako Errioxako Kuadrillako turismo bulegoak. Turistez gainezka dauden guneak saihestuz, eskualdeko ondarea era erosoan ezagutzeko aukera eskainiko dute. Bihar hasiko dira Guardia eta inguruak ezagutzeko bisita gidatuak. Hirugarren urtez antolatu dituzte gisa horretako bisitak.
Arabako Errioxa bisitatzeko proposamenaren berezitasuna da gida turistiko bat norberaren autoan joango dela. Horrela, era eroso batean eremuko txoko interesgarrienen berezitasunez jabetu ahal izango dute bisitariek.
Ardoa eta Harriaren ibilbidean murgilduko dira txangozaleak. Zirkulu itxurako ibilbidea egin eta eskualdeko harribitxiak ezagutu ahalko dituzte bisitariek. Guardia izango dute abiapuntu, eta Labraza Erdi Aroko herria, Moreda eta Bilar herriak bisitatuko dituzte. Inguru bakoitzeko paisai eta monumentu garrantzitsuenei buruzko azalpenak emango ditu gidak. Guardian amaituko da bisita, Campilloko upategiak bisitatu eta hango ardoak dastatu ostean.
Bisitok udazkenera arte izango direnez, bisita egingo den garaiaren arabera paisaia desberdinez gozatzeko aukera izango dute bisitariek.
Bisita bereziok soilik bost euroren truke hartu ahal izango dira. Guardiako turismo bulegoan egin beharko da erreserba, (0034) 945-60 08 45 telefonoan.
Gerizpean. Uda-pasa
Arabako Errioxa ezagutzen
Eskualdea ezagutzeko norberaren autoan gida turistikoa hartzeko aukera eskainiko dute bihartik aurrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu