Komunikazioa
Arantxa Otaegik irabazi du 'Maite dut irratia' lehiaketa
IRRATIA. Ehun lanetik gora jaso ditu Euskadi Irratiak Maite dut irratia lehiaketan, eta, guztien artean, Arantxa Otaegiren lana irten da garaile. Pragarako bidaia irabazi du Otaegik. Epai-mahaia Juan Kruz Igerabidek, Arantxa Urretabizkaiak eta Felipe Juaristik osatu dute. Lanen kalitatea «oso ona» izan dela nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu