Lehen ere esana geratu da: presbiakusia ezin da prebenitu. Baina, hala ere, gaitza lehenago azaltzea eta haren larritasuna areagotzea ekarriko duten faktoreak saihestu edo baztertu ditzakegu. Hauek dira faktorerik ohizkoenak:
•Luzaroan egotea zarataren eraginpean. Lanbide jakin batzuek dauzkaten soinu edo zarata-mailak direla medio, urteekin langile horien entzumen-sistema narriatu eta hondatu egingo da seguruenik. Aurikularrak edo entzungailuak bolumen altuan edo ordu gehiegiz erabiltzen dituzten pertsonek ere izan dezakete kaltea.
•Osasun-arazoak. Hipertentsioak, diabetesak, arteriosklerosiak, belarriko infekzioek eta baita beste trastorno batzuek ere belarriari, eta entzumen-sistema osoari bide batez, eragin diezaiokete.
•Botika jakin batzuk. Aminoglukosidoen familiako antibiotiko batzuek gorreriaren arriskua areagotzen dute. Estreptomizina, adibidez, garai batean asko erabiltzen zen, eta historikoki frogatua geratu da neurriz kanpo erabiliz gero ototoxikoa izan daitekeela. Diuretikoak, malariaren kontrako botikak edo antineoplasikoak ere kaltegarriak izan daitezke entzumenerako. Baina, lasai, zure medikuak botika horiek errezetatu aurretik ondo baloratuko baititu sor ditzaketen on-gaitzak.
•Ohitura txarrak. Obesitateak, sedentarismoak, koipe asko dituen jan-neurriak, tabakismoaketa halako faktoreek ere eragin negatiboa izan dezakete zure entzumen-funtzioan.
Arazoa okerragotzen duten faktoreak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu