Arestiri buruzko astea, Bilbon

Idazlearen jaiotzaren urteurrena ospatzeko kultur egitaraua antolatu du Gabriel Aresti Euskaltegiak

Gabriel Aresti irudikatzen duen estatua biziduna Bilbon. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2012ko urriaren 9a
00:00
Entzun
Datorren igandean, 79 urte beteko dira Gabriel Aristi idazlea jaio zela. Sortzailearen izena daraman euskaltegiak haren inguruko astea antolatu du. Igandera bitartean, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak eta bisita gidatuak egingo dituzte, Bilbon.

Harako Gabriel Arestihartaz jarri diote izenburu aurtengo ospakizun asteari. Gaur, kantaldi berezia eskainiko dute Rafa Ruedak, Anje Duhaldek eta Josu Zabalak. Arestiren olerkiekin eginiko kantuak aireratuko dituzte.

Asteazkenean, Diot dokumentala ikusteko aukera emango dute. Patxo Telleriak zuzendutako lanean idazlearen bizitza eta haren garaiko giroaren berri ematen dute.

Hurrengo egunean, Bilbo Hiria irratiak Soinugela irratsaioaren emanaldi berezia aireratuko du, zuzenean, Kafe Antzokitik. Pedro Elias Igartua musika adituak azalduko du Arestiren garaian, 1960-70ko hamarkadetan, poesia sozialak Euskal Herriko eta munduko musikan izan zuen eragina.

Larunbatean, Edorta Jimenez idazlea gidari lanetan arituko da. Arestiren bizitzan garrantzia izan zuten Bilboko zenbait toki bisitatuko dituzte. Igandera arte, Aste osoan (urriaren 8tik 14ra), Aresti pertsona eta idazle azaltzen duen erakusketa ikusgai egongo da Kafe Antzokian.

'HARAKO GABRIEL ARESTI HARTAZ'

Noiz. Igandera arte.

Non. Euskaltegian eta Kafe Antzokian. Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.