Galdera
Argaltzeko dieta baterako, perretxikoak gomendagarriak al dira?
Osagai perfektua dira kasu horietan. Izan ere, eskaintzen duten kilokaloria kopurua oso txikia da eta bitamina (B taldekoak batik bat) eta gatz mineralen iturri garrantzitsua dira (sodioa, iodoa, kaltzioa eta potasioa). Beraz, lasai gehitu arroza, pasta, menestra, tortilla, entsalada... platerei. Gainera, haragi eta arrain plateren lagungarri ere izan daitezke bere horretan apur bat zartaginean pasatuta edo barazki hornigaietan, berenjena, kuiatxo, azenario eta ilarrekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu