Argazkigintzaren hiriburua

XIX. Argazki Bilera egiten ari dira egunotan Zarautzen, eta bost erakusketa ikusteko aukera dago

Santiago Yanizek helikopteroz Euskal Herrian harturiko irudietako bat. SANTIAGO YANIZ / BESTEAK.
Erredakzioa
2012ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Argazkigintzaren hiriburua izango da Gipuzkoako kostaldeko Zarautz herria datozen asteetan. Hiriko bost gunetan, erakusketa bana jarri dute, argazkilari baten lana edo gai baten inguruko irudi bilduma bat ezagutarazteko.

Sergio Saezen argazkiak daude ikusgai Photomuseumean. Kandela baten argia itzalita dagoenean bilduman, irudi lausoak aurkezten ditu, akuarelatik gertu. Ikusten eta ikusten ez denaren artean, sumatzen eta igartzen ez denaren mugan dabil argazkilaria. Ikustea, azken batean, garunaren trikimailu bat besterik ez dela gogoratzeko.

Paisaia eta arkitektura gaia jorratzen du Photomuseumgo bigarren erakusketak. Leku eta eraikinen irudien bitartez, argazkigintzaren historia berriz aztertzeko aukera ematen du. Hainbat herrialdetan harturiko irudiak ikus daitezke.

Jose Regueira argazkilariaren lanak ikusgai daude Sanz Enea kultur etxean. XX. mendearen hasieran, panoramikak erretratatzeari ekin zion Espainian. Erakusketa horretan, 50 irudi bildu dituzte.

Euskal Herria Goitik Behera erakusketan, Santiago Yanizek helikopteroz harturiko irudiak ikus daitezke, Zazpi galerian (Kale Nagusia, 21).

Kale bereko Torre Luzean, berriz, Adrian Tyler argazkilariaren Externalities lana dago ikusgai, enpresek naturan duten eraginaren inguruko hausnarketa.

XIX. ARGAZKIEN BILERA

Non. Zarautzen (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.