Komunikazioa

Argentinako Del Campo Nazca Saatchi & Saatchi irabazle El Sol jaialdian

Pepsico Argentina aukeratu dute urteko iragarlea, eta Contrapunto BBDO, jaialdiko agentzia

Padres en slip (Aitak galtzontzillotan) kanpainak irabazi du telebista-zinema saileko sari nagusia. EL SOL.
urtzi urkizu
2012ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
«Uda dator eta familia bakoitzeko terrorea iritsi da: aitak galtzontzillotan». BGH Silent Air aire egokituko aparailuak iragartzeko lehen iragarkiaren leloa da hori. Bigarrenean, galdera hau egiten da: «Ba al da zerbait humiliagarriagoarik zure aitak kuadrillakoei keinu txolinak egitea baino? Bai,galtzontzillotan egitea». Hirugarrenean, berriz, aitetako bat galtzontzillotan ageri da telefonoz hitz egiten, seinalea aurkitu nahirik. Haren aurrean, emakume batzuk, dotore-dotore. Aitak galtzontzillotan kanpainako hiru iragarki horiekin irabazi du Argentinako Del Campo Nazca Saatchi & Saatchi agentziak El Sol jaialdiko Telebista/Zinema saileko sari nagusia.

Bilbon egin dute aurten El Sol nazioarteko jaialdia, aurreneko aldiz (aurreko 25 urteetan Donostian egin zuten). Eta 280 saritik gora banatu zituzten atzo Bilbo Arena kirol pabiloian. Jaialdiko agentziaren saria Contrapunto BBDOrentzat izan da. Urteko iragarlearen saria, berriz, Pepsico Argentinarentzat izan da. Prentsaren Saria SCPF agentziak jaso du, Banco Sabadellentzat egindako Conversaciones sobre el futuro kanpainarengatik. Arlo digitalean sari nagusia Sra. Rushmore agentziak Getafe futbol taldearentzat egindako Zombies calientes del Getafe iragarkiarentzat izan da. Egunkari eta aldizkarietan, Grey agentziak Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena eta Irailaren 11ko 10. urteurrena gogoratzeko egindako lanak izan dira sarituak. Irratian AEBetako Latinworksek lortu du saria, marketin zuzenean Argentinako Ogilvy & Mather-ek, marketin promozionalean Peruko Y&R agentziak, harreman publikoetan Kolonbiako SanchoBBDOOk, eta branding eta diseinuan Espainiako Tiempok.

Gaur, 12:00etan, jaialdiko bobina historikoaren emanaldi irekia egingo dute Alondegian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.