Arrainaren prezioa, benetakoa

Ekozinemaldia hasiko da gaur, arrantzari buruzko lan batekin, eta hamahiru herritan emango dituzte filmak, hilaren 25a arte

The end of the line dokumental luzeak gehiegizko arrantzaren ondorioak azaltzen ditu. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako hamahiru hiritako aretoetan, zor ekologikoaren inguruko film eta dokumentalak emango dituzte gaurtik hilaren 25era arte. Ekozinemaldiaren bosgarren urtea da, eta zinema aretoak baztertu dituzte aurten, jaialdi osoa doan ikusteko aukera eman ahal izateko.

Ekologistak Martxan erakundeak antolatzen du zinemaldia, eta beste erakunde batzuekin duen elkarlanari esker zabaldu ahal izango du aurten eskaintza. Aurreko urteetan, Bilbon, Iruñean, Donostian eta Barakaldon (Bizkaia) eman dituzte filmak. Iaz, Usurbil, Irun, Lasarte, Errenteria (Gipuzkoa) eta Basaurira (Bizkaia) zabaldu zuten, eta aurten, Tolosa (Gipuzkoa), Muskiz, Leioa (Bizkaia) eta Lizarran (Nafarroa) ikusi ahalko dira dokumentalak.

Gaur lehen emanaldia egingo dute, Basaurin. El final de la línea dokumental luzea emango dute, La Tierra es nuestra eta On film laburren ondoren. Gehiegizko arrantzak elikaduran eta ekosistemetan duen eragina aztertzen du. Jaialdirako, Annie Leonarden Gauzen historia euskaratu dute, baita Muga eta merkatuaren historia, Bigarren lehorreratzea. Espainiako multinazionalak Latinoamerikan eta Gure Boliviarekiko zor ekologikoa ere.

EKOZINEMALDIA

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Pozokoetxeko Kultur Etxean, Basaurin (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.