Gerizpean
Arrantza, debekatua Undurragan eta Zeanurin
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak amuarrain eta izokinen arrantza debekatu du Undurragako urtegian eta Zeanuriko barrutian. Muskuilu zebra larbak agertzeak bultzatu du aldundia erabaki hori hartzera. Halaber, Undurragako urtegitik gertu dagoen Arratia ibaian karramarroa arrantzatzea ere debekatu dute. Aldundia arrantzaleekin harremanetan jarriko da irtenbide bat adoste aldera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu