Arratsalde magikoa, Zumaian

Asier Kidamek 'Txintxin magikoa' ikuskizuna eskainiko du gaur, 18:00etan, Zumaiako kofradian

Asier Kidam magoa, emanaldi batean. XXX.
Erredakzioa
2012ko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Asier Kidami (Gasteiz, 1984) zazpi urterekin piztu zitzaion magiarekiko interesa, mago batek belarritik txanpon bat atera zionean. Hiru urte geroago debutatu zuen mago gisa. Geroztik, 2.000 emanalditik gora egin ditu. Zumaian izango da gaur, Txintxin magikoa bere azken ikuskizuna aurkezten.

Txintxin magikoa familia giroan gozatzeko moduko ikuskizun original eta dibertigarria da. Mirari harrigarriak ikus daitezke gertutik, umore ukitu finarekin eta eszenaratze zainduaren laguntzaz. Iratxo jostalariak, bat-batean izoztutako ura eta magia egiten duen panpina ere aterako ditu.

Ilusionismo Elkarte batean sartu zen 17 urterekin, eta hainbat telebista katetan lan egin du. Antzokietan, kultur etxeetan, instituzioetan, hezkuntza zentroetan, eta beste hainbat tokitan egin ditu bere emanaldiak. Alacanteko (Herrialde Katalanak) Magic Hoteletan mago iraunkor moduan jardun zuen bolada batean. Horrez gain, bi urte eman ditu aktore nagusi gisa Magia Teilatuan antzezlanean, eta aurkezle lanak ere egin ditu hainbat ekitaldi publikotan. Gaur egun, magia emanaldiak egiten ditu, eta Bolox diseinatzen ari da; magia mutua erakusten duen ekitaldi original eta nazioartekoa da hori.

MAGIA IKUSKIZUNA

Noiz. Gaur, 18:00etan.

Non. Zumaiako kofradian (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.