Art punka, eta agur trikuari

Constantines maisuen omenez, azken kontzertuetako bat emango du Erizo taldeak gaur, Gernikan

2012an desegingo dela iragarri du Gasteizko Erizo hirukoteak. BERRIA.
Erredakzioa
2011ko abenduaren 30a
00:00
Entzun
Kafea eta Gailetak egitasmoa 30. saiora heldu da Gernikako gaztetxean (Bizkaia). Mekanika erraza du: mugarri izan den disko bat entzuten da arratsaldean, lagun artean, eta, gero, diskoa aukeratu duen taldeak zuzenean jotzen du gauean. Gaurkoa berezia izango da: Constantines taldearen Tournament of Hearts diskoa entzuteaz gain, Erizo hirukoteari agur esateko aukera egongo da, 2012an desegingo dela iragarri baitu.

Art punk gisa deskribatu dute Constantines taldearen estiloa. Kanadako Ontario eskualdeko taldea da, eta 1999. urtean sortu zuten. Euren herritik Londresera joan ziren, baina berehala itzuli ziren Kanadara, eta Toronton argitaratu zuten, 2001ean, lehen diskoa (Constantines). Gaur Gernikan entzungo den lana bost urte geroago etorri zen, irailaren 27an, udan Kanadan zehar bira bat egin ondoren. Sub Pop diskoetxeak argitaratu zuen lana, Ameriketako Estatu Batuetan, urte hartako urriaren 1ean. 2009an, taldea sakabanatuko zela zirudien.

Gasteizko hiru musikarik osatzen dute Erizo. Punk-rock musika egiten dute, eta asko zor diete Mission Of Burma eta The Constantines taldeei. 2008an Disparando a perros diskoa plazaratu zuten, eta, iaz, No mientes la bicha.

'30. KAFEA ETA GAILETAK'

Noiz. Gaur, 21:00etan, Constantines taldearen Tournament of Hearts diskoa entzuteko saioa. 22:00etan, Erizo taldearen kontzertua.

Non. Gernikako gaztetxean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.