Ikuspegi ederrarengatik eta erakin militar bitxi baten espazio hutsengatik da ezaguna San Markoko gotorlekua (Errenteria, Gipuzkoa). Espazio horiek, berriz, artez bete dira egunotan, paisaiara ez ezik barrura ere begiratzeko.
Alvaro Ledesma Errenteriako artistak bi eskultura jarri ditu San Markoko babes erretenean, biak bere eskultura ibilbidearen hasierakoak, 2004. urtekoak. Metalezko lanak dira; besteak beste, Oteizaren kutxa metafisikoak gogora ekartzen dituen Musika kutxa bat. Eskulturan aritzeaz gain, margoak, bideoak eta musika sortzen ditu Ledesmak.
Jon Iñaki Ormazabalek, berriz, egurra eta harria erabili ditu ikusgai jarri dituen bi lanetan. Zurgin ikasketak egin ondoren, artearen mundura inguratzea erabaki zuen, eta Debako Arte Eskolan (Gipuzkoa) jarraitu zituen ikasketak. 24 urtez bere lantegian aritu da lanean. Harria eta egurra nahasten dituen eskultura bat, Harrikada, eta Ikilikaiet zurezko eskultura jarri ditu ikusgai. Lehena iaz egindakoa da, eta bigarrena aurtengoa da.
Hirugarren proposamena arinagoa da, foman zein edukian: Balerdi bikoteak burdinez eginiko lanak jarri ditu ikusgai. Balua eta Erdi artistek osatzen dute taldea, eta argi uzten dute ez direla artista profesionalak eta euren sormen lanarekin ondo pasatu nahi dutela.
ERRENTERIAKOARTE LORATEGIA
Non. San Markoko gotorlekuan, Errenteria (Gipuzkoa).
Artea, krokodiloen lekuan
Eskultura erakusketa bat paratu dute San Marko eraikin militarrean, zerumugara zein barrura begiratzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu