Artista auzoak sortzeko asmoz

BLV-Art jaialdia hasiko da gaur Bilbon, eta mota guztietako ekitaldiz beteko du hiria, hilaren 11ra arte

Arte galeria asko zabaldu dituzte azken boladan Bilbo Zaharra auzoan; irudian, La Brotxa. JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2012ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Gaurtik datorren ostegunera, kultur ekitaldi ugari egingo dituzte Bilbon BLV-Art egitasmoaren harira: besteak beste, kontzertuak, performanceak eta antzezlanak ikusi ahalko dira, eta galerietara bisita gidatuak egin.

«Abangoardiako programa» gisa aurkeztu dute antolatzaileek egitasmoa, eta Bilbo Zaharraren, San Frantziskoren eta Zabalaren garapenerako planen barruan eratu dute.

Gaur hasiko da jaia, 20:00etan, Berreginen Museoan. Musika, makillaje, perkusio eta hennazko tatuaje tailerrak egingo dituzte. Horrez gain, moda erakusketa bat zabalduko dute, eta auzokideek horma irudi bat osatuko dute.

Ostiralerako, Arty walks — Arte Zirkuitua ekitaldia antolatu dute. Bisita gidatuak egingo dituzte azken boladan Bilbo Zaharrean zabaldu diren erakusketa areto ugarietara.

Larunbatean, Zea Mays eta Nylon taldea —1960ko rocka egiten du— arituko dira, 22:30etik aurrera, Mariaren Bihotzaren plazan.

Auzo horiek kultur jardueretan espezializatzea du helburu egitasmoak, bertako biztanleen beharrei erantzuteko, baina, batez ere, auzo horiek erakargarriak izan daitezen hiriko biztanle guztientzat. Horrez gain, hiriko gainerako lekuekin duen komunikazioa sustatu nahi du.

BLV-ART

Noiz. Gaurtik urriaren 11ra.

Non. Bilbo Zaharrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.