Artistaren eginkizuna gogoan

Krisia dela-eta Grezia denen begiradapean dela, Theo Angelopulos zuzendariari omenaldia egingo diote Bilbon

Harvey Keitel protagonista, Ulisesen begirada filmean. FOX LORBER.
Erredakzioa
2012ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
Grezian haserrearen garrek zinema areto historikoak kiskaltzen dituzten honetan, matxinada garaian artisten eginkizuna zein den aztertzen duen Greziako film bat emango dute gaur Bilbon, haren zuzendari Theo Angelopulosi omenaldia egiteko: Ulisesen begirada (To Vlemma tou Odyssea).

Angelopulosen lanik hoberenetako bat da hori. Nazioarteko kritikaren eta epaimahaiaren sariak jaso zituen Cannesko zinema jaialdian 1995ean.

Angelopulosek berak idatzi zuen gidoia, bere bizitzako hainbat gertaeratan oinarrituta. Zinema zuzendari baten itzulera kontatzen du filmak. AEBetan erbestean urte luzez egon ondoren, Greziara itzuliko da. Baina haren azken filmak eskandalua sortuko du. Zinemagilea, orduan, Balkanetan barrena abiatuko da, Manakis anaien errebelatu gabeko hiru film roiloren bila —haiek sartu zuten zinema Europako eskualde horretan—. Balkanetako gerra da istorioaren agertoki nagusia, baina Angelopulos harago doa, eta hausnarketa plazaratzen du, estatu komunisten amaieraren inguruan eta, oro har, artistak gizarte aldaketa handietan hartu beharreko jarreraz.

Harvey Keitelek egiten du protagonistarena. Filmatzen ari zirenean, hil egin zen Gian Maria Volonte aktorea, eta Erland Josephsonek ordezkatu zuen.

'ULISESEN BEGIRADA'

Noiz. Gaur, 19:45ean.

Non. Karmen aretoan, Indautxu plazan, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.