Gerizpean. Uda-pasa

Artzaina eta txakurra, bat

Ardiak hobekien maneiatzen dituen artzain txakurrak irabaziko du lehiaketa Uharte Arakilen

Artzainak, txapelketaren nondik norakoak elkarri azalduz. LANDER FDEZ. ARROIABE / ARGAZKI PRESS.
2011ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
Txakurra, artzaina eta ardia oso ondo moldatzen diren hirukotea dira. Hala erakutsi beharko dute,gaur Uharte Arakilen (Nafarroa) egingo den artzain txakur lehiaketan. Artzain Egunarekin bat, urtero antolatu ohi dute lehiaketa, eta ikusle asko biltzen ditu.

Horrez gain, gazten, ardoen eta ardi egosiaren dastatzeak, Euskal Herriko artzain txakurren erakusketa eta artisauen merkatu handi bat aurkitu daitezke eguneko jardueren artean.

Joaldunek ere beren lekua izango dute jaiegunean. Joareen soinuak ezezik, euskal musika jorratzen duten talde folklorikoak ere ikusteko aukera izango da kaleetan zehar.

Egunari 10:00etan emango zaio hasiera, ohiko aurreskuarekin. Goiz osoan ardi latxaren esnetik sortutako gazten txapelketa izango da. Aurtengo berritasunetako bat izango da, epaileek emandako sariaz gain, lehiaketara bildu diren eta gazta dastatu dutenen artean bozkatuta garaileari emango zaion saria.

Ardien ile-mozte txapelketa, eta Euskal Herriko, Pirinioetako eta galtzeko arriskuan dauden artzain txakurren erakusketa ere izango da.

Artzain txakurren txapelketari 17:00etan hasiko da. Irabazleak, Euskal Herriko artzain txakur txapelketara eta nazioarteko txapelketetara joateko aukera irabaziko du.

Antolakuntzatik, euskal kutureran adierazgarri den eguna ezagutzeko gonbita egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.