Asteazkeneko entzierroa ia-ia elkarrekin egin dute sei zezenek, bide guztian. Bost batera joan dira bide osoan, eta seigarrena, apur bat atzerago. Zuzen egin dute bidea, alboetara begiratu gabe eta aparteko arriskualdirik sortu gabe.
Hala ere, zaila izan da zezenen abiadari jarraitzea, batik bat Telefonica aldean, han asko izan baitira lurrera jausi eta hankapean hartu dituztenak. Lurrera erori edo bota dituztenak izan dira gaurko zauritu guztiak; ez da adarkadarik izan. Bederatzi lagun eraman dituzte ospitalera.