Gerizpean. Uda-pasa

Aspertzeko aitzakia gutxi

Haur zein helduek jarduera anitzetan parte hartzeko aukera izango dute udan Donostiako Urgull mendian

Aurten ere haurrak protagonista izango dira Urgull mendiko jardueretan. JUAN CARLOS RUIZ/ ARGAZKI PRESS.
Adrian Garcia.
Donostia
2011ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Aurtengo udan ere kultur eskaintza zabala izango da Donostiako Urgull mendian. Haurrak izango badira ere protagonista, helduek ere izango dute zer egin. Uztail eta abuztuko hilabete beroetarako hiru gune nagusi ditu Urgull mendiko eskaintzak. Batetik, helduei zuzendutako liburutegia irekiko dute, Damen baterian. Joaten direnen eskariei aurre egiteko, geroz eta liburu eta aldizkari multzo zabalagoa pilatu dute. Harrera hoberen duten liburuen artean Donostiako historia aztertzen dutenak daude. Halaber, ipuinaren ordua izango da astelehen eta ostegunetan, 18:00etan. Txotxongiloez gain, ipuin kontaketak egingo dituzte gaztetxoenentzat.

Bestetik, Gobernadorearen baterian kokatutako Natur Txokoak ingurumenarekiko errespetua sustatzen lagunduko du. Ekintza bereziak antolatuko dituzte astearte eta asteazkenetan. Haurrentzat natura modu didaktiko eta ludiko batean landuko dute gunean.

Azkenik, Historiaren Etxea bisitatu ahal izango da Motako Gazteluan. Hiriaren ikuspegi zabala eskaintzen duen txokoan Donostiari begira erakusketa proposatzen da. Ikus-entzunezko, maketa, objektu eta eszenografien bidez, Gipuzkoako hiriburuko historia jarrai daiteke.

Urgull mendira igo nahi dutenentzat autobus zerbitzua jarri dute uztailerako eta abuzturako —Aste Nagusian ez da zabalik egongo—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.