Irudia.
ASTE NAGUSIAREN BARRA KODEA
Lucas Fernandez Calvok irabazi du Donostiako Aste Nagusiko kartel lehiaketa. Kartelaren koloreak zuria eta urdina dira: donostiarrak identifikatzen dituzten koloreak. Lanean barra kodea da protagonista. «Produktu bat balitz bezala saldu digu Aste Nagusia», esan du Nerea Txapartegi Kultura delegatuak. Festetan izaten diren elementu batzuk ere gehitu ditu Fernandezek: suak, erraldoiak, Kursaala, Haizearen Orrazia, Igeldo eta abar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu