Astebete kulturaz gozatzeko

Leitzako Kultur Aroa martxan da; astebetez hitzaldiak, ikuskizunak, kontzertuak eta artisau azoka izanen dira

Iaz bezala, aurten ere artisau azoka egingo dute herriko plazan hilaren 27an. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Astebetez Leitzako (Nafarroa) kale eta txokoak kulturaz beteko ditu 35. Kultur Aroak. Urtero legez, Altzadi Leitzako kultur taldeak eta herriko eragileek, ekitaldiz jositako egitaraua antolatu dute datorren igandea bitartean. Gaur bertan bi ekitaldi dituzte herritarrek. Eguerdiko hamabietan organo kontzertua emango dute, elizan, Iosu Larunbe eta Raul del Tororen ikasleek. Ondoren, 19:00etan, Hil arte bizi antzezlana izango da ikusgai herriko plazan. Bihar, giroa berotzen saiatuko dira Sonia Mendez eta Irantzu Eskudero Gustatzen zait... ausartuko naiz: erotika aurkituz tailerrarekin. Datozen egunetarako Marta Maitea Jose Mari Sestorainen liburuaren aurkezpena, Sorginen ehiza, 1512ko konkista euskaldunon historian eta Nora goaz? Biharko gizarteaz, etorkizuneko bizimoduaz hitzaldiak, dantza eta antzerki emanaldiak, La Jodedera taldearen kontzertua, mendi irteerak eta gehiago antolatu dituzte. Hilak 27 igandean, artisau azoka egingo dute herriko plazan, 11.00etatik aurrera. Ohi bezala, herri askotako artisauak bertaratuko dira euren lanak erakutsi eta saltzera. Eta Kultur Aroari agurra emateko IV. Sagardo Eguna antolatu dute ekainaren 9an. Gipuzkoako eta Nafarroako ekoizle ugari hurbildu dira aurtengo sagardoa ezagutarazteko asmoz.

'KULTUR AROA'

Noiz. Ekainaren 9ra bitartean.

Non. Leitzan, Nafarroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.