Aspaldikoa da Baionaren eta txokolatearen arteko harremana, 400 urte baino gehiagokoa, eta, urtero, Salbatoreko zubian, gorazarre egiten diote aspaldian hirian errotutako jaki horri.
Horretarako, hainbat ekintza prestatu dituzte ostegun eta ostiralerako: tailerrak, dastatzeak...
Baionako txokolategileak ariko dira bisitariei txokolatearen mundua ezagutarazten: jaian parte hartuko dute Cazenave, Daranatz, Paries, Pascal, Lebrun eta L'Atelier du Chocolatekoek. Lantegi batzuek, gainera, bisitatzeko aukera ere emango diete bisitariei.
Ostiralean eta larunbatean, txokolatea dastatzeko aukera eskainiko dute egileek euren denden aurrean.
Dastatzeez gain, haur eta helduentzako zenbait tailer ere prestatu dituzte; adibidez, txokolatearekin irudiak egitekoa. Musikak ere izango du tartea Txokolatearen Egunetan: Baionako Ttirittak taldea ibiliko da kaleak alaitzen.
Baionako Turismo bulegoak, berriz, Baiona eta txokolatea bisita gidatua eskainiko du.
TXOKOLATEAREN EGUNAK
Zer. Bisitak, dastatzeak, tailerrak...
Non. Baionan.
Noiz. Ostiral eta larunbatean.
Asteburuko proposamenak
Asteburu gozoa, txokolatearen bueltan
Baiona. Txokolatearen Egunetan, dastatzeak, tailerrak eta beste izango dira txokolate egileen eskutik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu