Iruñean ospatzen da, hirian, baina herrikoen aire bat badute Donibane auzoan ospatzen diren inauteriek. Badira 40 urte lehenengoz ospatu zituztenetik, eta ordutik hona maiz atera dira Iruñeko kaleetara inauterietarako auzoak sorturiko pertsonaiak. Ostirala eta larunbata izango dira egun handiak. Ez dira izango asteburuko inauteri bakarrak, ordea, gehiago ere badira, Donibane Lohizunen eta Ziburun (Lapurdi), esaterako.
Ostiralean Donibane auzoan kalejira, sagardo festa eta pintxo afaria izango dira, 17:00etan. Larunbatekoa izango da, halere, egun nagusia. 08:00etan hasiko da festa eta puska biltzea izango da 10:00etan Jasokunde plazatik hasita. 14:00etan, bazkaria izango da. 18:00etan, txokolate jatea, eta ondoren kalejira, mozorro eta guzti. Afaria izango da gauean, eta festa tabernetan.
Aurreko ostiralean hasi ziren inauteriak Donibane Lohizune eta Ziburun (Lapurdi), Hartzaren egunarekin, baina asteburukoak izango dira egun handiak. Ohi dutenez, elkarrekin ospatuko dute festa. Bihar gauean sorgin gaua izango dute, eta 20:00etan hasiko da mugimendua. Orduan helduko da zanpantzar, eta ibilaldia egingo du Ziburuko karriketan, sorgin, joaldun, txaranga eta dantzariekin. Dantzak izango dira gero, eta 22:00etan, gaualdia txarangarekin.
Larunbatean ospatuko dute egun nagusia. 16:00etan, txaranga, joaldun eta bestelako animazioa ibiliko da Ziburuko plazan,18:00etan zanpantzarren auzia izango da, eta 19:00etan eztarri bustitzea. 21:00etan, afaria izango da animazioarekin. Gaia ere jarri dute herritarrek mozorrotuta joan nahi dutenentzako: zirkoa.
INAUTERIAK
Non. Iruñeko Donibane auzoan, eta Donibane Lohizunen eta Ziburun (Lapurdi).
Noiz. Larunbatean eta igandean.
Asteburuko proposamenak
Asteburua inauterietako mozorro artean
Iruñea Inauteri asteburua izango da hau Iruñeko Donibane auzoan, Donibane Lohizunen eta Ziburun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu