Asteburuan, 'Gau magikoa'

Larunbatean eta igandean, Gau magikoa - Kai, Mai, Koa diskoa erosgai egongo da kioskoan BERRIArekin, 8 eurotan.

'Gau magikoa' diskoaren azala. BERRIA
2019ko azaroaren 29a
12:10
Entzun

Aran fikziozko herrixkan hasten da Gau magikoa - Kai, Mai, Koa istorioa, Auñamendi inguruan. Kai eta Koa dira protagonistak; biak ala biak, ume bihurri xamarrak. Eskolan erdipurdiko jarrera dute, eta irakasleak zigortu egin ditu. Klaseko lagunak oles egiten dabiltzan bitartean, protagonistek ihes egin dute, irakasleari lapurtutako mapa batekin. Olentzero bilatzea da haien helburua, baina galdu egin dira mendian. Gaua da, eta elurra ari du; herritarrak haien bila ari dira, baina eguraldia oztopo dute. Halere, Mai adiskideak lagunduko die biei bide zuzena aurkitzen.

Musika, antzerkia eta irudiak elkartu zituzten iaz Gau magikoa - Kai, Mai, Koa ikuskizunean, eta istorioak CD forma hartu du orain. Gontzal Mendibil musikariak sortu du proiektua, eta Easko Txiki abesbatza izan du lagun. «Gabonetako istorioa egungo umeak aintzat hartuta moldatu dugu, eta haien ohituretara egokitu», azaldu du Mendibilek berak. Gabonen inguruko hamahiru kanta jaso ditu diskoan.

Asteburuan, larunbatean zein igandean, kioskoan egongo da Gau magikoa - Kai, Mai, Koa diskoa, BERRIArekin batera, 8 eurotan. Dena dela, dagoeneko BERRIA dendan erosgai dago; BERRIAlaguna bazara, egin eskaria han 6 eurotan, eta etxera bidaliko dizugu zuzenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.