ASTEBURUKO PROPOSAMENAK. Gaztaren inguruan sorturiko azoka
IRUÑEA. Azoka izango da igandean Iruñeko Gazteluko plazan. Idiazabalgo gazta izango da nagusi hango postuetan, baita Nafarroako produktu ekologikoak ere. Gazta nola egiten den ere ikusiko dute bertaratzen direnek, baita upelak nola egiten diren ere. 10:00etan irekiko dute azoka, eta 14:00etan itxi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu