Bihar hasiko da Galdames Folk jaialdiaren 9. ekinaldia. Euskal Herriko eta nazioarteko taldeek parte hartzen dute urtero. Aurten Arrabots taldea izango da euskal folk musikaren ordezkaria, eta eurek irekiko dute, hain zuzen, jaialdiko kontzertu sorta. Bihar 22:00etan egingo dute emanaldia, San Pedro plazan. Bizkaiko Ezkerraldean sortutako taldea da. Musika tresna tradizionalak klasikoekin uztartzen dituzte, eta perkusioa eta ahotsa erabiltzen dituzte lagungarri.
Arrabotsen kontzertuaren ostean Eskoziako Session A9 taldeak hartuko du lekukoa. Antolatzaileek azken ehun urteetako talderik onena dela diote. Atsedenaldian, 23:15 inguruan, Zilarrezko Alboka saria banatuko da. Aurten Radio Euskadiko La Jungla sonora saioko gidari Joseba Martinek jasoko du. Larunbatean Kamerungo Mambala taldeak hasiko du kontzertu saioa. Jaialdia ixteko, berriz, Quebeceko Le Vent du Nord taldea aukeratu dute.
Gaueko kontzertu hauek doakoak izango dira, eta karpapean egingo dira. Horretaz gain, egunez, musika tresnak egiteko tailerrak egongo dira. Baita helduentzat txalaparta ikastaroa ere.
GALDAMES FOLK
Noiz. Ostiralean eta larunbatean. Kontzertuak, 22:00etan.
Non. Galdamesko San Pedro plazako karpan (Bizkaia).
ASTEBURUKO PROPOSAMENAK. Mundu osoko folk doinuek beteko dute Galdames asteburuan
Galdames.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu