Astebeteko aurrerapenarekin, igandean egingo dute, Gueñesen (Bizkaia), sanjoseetako azoka berezia. Eskualdeko baserritar eta eskulangileek parte hartuko dute. Orotara, 99 erakusmahai izango dira. Aurten ere Gazta kalea izeneko ekimena antolatu dute: bisitariek 16 ekoizleren gaztak dastatu eta nota jarriko diete. 11:00etan, pintxo dastaketa eta, 12:00etan, Bizkaiko Txakolinaren dastaketa egingo dira.
Halere, Gueñesko azokaren berezitasuna billano eta billanuko txakur arrazen eta euskal oiloaren monografikoak dira. Txakur horiek eskualdean dute jatorria, eta galtzeko zorian daude. Txapelketaz gain, erakusketa ere egingo dute.
SANJOSEETAKO AZOKA
Non. Gueñesen (Bizkaia).
Noiz. Datorren igandean, 08:00etatik 14:00etara.
ASTEBURUKO PROPOSAMENAK. Sanjoseetako azokan, oiloak eta eskualdeko txakur arrazak Gueñesen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu