ASTEBURUKO PROPOSAMENAK. Zuhaitzaren eguna egingo dute Zumarragan eta Lezaman

Erredakzioa
2010eko martxoaren 11
00:00
Entzun
Urtero bezala, Lezamako herritarrek arbolak landatuz ospatuko dute Zuhaitzaren Eguna. Datorren igandean egingo dute mendi irteera, eta 300 zuhaitz landatzeko asmoa dute. 11:00etan abiatuko dira Hilario Astorki plazatik arbolak landatuko diren lursailera, basozainaren etxearen inguruetara.

Zumarragan (Gipuzkoa)larunbatean egingo dute Zuhaitzaren Eguna. Zumarragako ospitalearen inguruan landatuko dituzte zuhaitzak: haritzak, ezkiak eta astigarrak. 2009an jaiotako haurrek eta LHko 4. eta 5. mailako ikasleek parte hartuko dute ekitaldian. 10:30ean egin dute hitzordua Zumarragako parrokia ondoan.



ZUHAITZAREN EGUNA

Non, noiz. Zumarragan (Gipuzkoa), larunbatean; eta, igandean, Lezaman (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.