Aurrenekoz, LABek irabazi ditu ETBko hauteskunde sindikalak

Jasone Agirre zuzendaritzaren ohartarazpena jasotakoa izango da LABeko ordezkarietako bat

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 18a
00:00
Entzun
Ordezkari baten aldearekin aurrea hartu dio LABek ELAri ETBko hauteskunde sindikaletan. 11 ordezkari lortu ditu LABek (bost Miramonen eta sei Bilbon), eta hamar ELAk (lau Miramonen eta sei Bilbon). Miramonen LABek irabazi zituen bozak, eta Bilboko egoitzan berdinketa egon da. KLBk hiru ordezkari lortu ditu, eta CCOOk, bi.

LABeko ordezkarien artean Jasone Agirre kazetaria egongo da. Zuzendaritzaren ohartarazpena jaso du Agirrek, urriaren 25eko afera behin-behineko erredakzio kontseiluaren izenean zuzendaritzari helarazteagatik.

Aurrenekoz irabazi du LABek eta emaitzak aztertu ditu: «Zuzendaritza berriaren eta aurrekoen jokabideak salatzerakoan LABek izandako koherentzia babestu dute langileek. Garbi gelditzen da zeintzuk diren ETBko langileek babesten dituzten tesiak, eta modu honetan zuzendaritzari eta hainbat alderdi politikori ohartarazpen zorrotza egin diote».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.