Udalak ez ezik, Donostiako Piratek ere jaiei buruz balorazio ona egin dute euren hamargarren urteurrenean. Inoiz baino jende gehiagok parte hartu du piratek antolatutako ekitaldietan, abordatzean eta kuadrilla egunean, batez ere. Kontzertuei dagokienez, berriz, Ze Esatek, Bad Manners eta Obrint Pas taldeek bildu dute jende gehien. Eta, datozen urteei begira, helduentzako eskaintza indartzea da piraten erronka.
Egitarau ofizialean baino egun bat beranduago amaitu zituzten jaiak piratek, igandean, Irrikitaldiarekin. Maria Cristina hotelaren inaugurazioaren eta kanoikadaren parodia egin zuten, besteak beste. Guztira, 200 pertsonatik gora bildu ziren.
Aurten inoiz baino jende gehiagok parte hartu du piraten ekitaldietan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu