AZPIEGITURAK

Autobus geltoki "duina" du Donostiak, "azkenean"

Herritar ugari joan dira Atotxako autobus estazioaren inaugurazioa bertatik bertara ikustera. Bideoa: herritarrak, geltokia ikusten (Edu Lartzaguren - Gorka Rubio / Argazki Press). [Youtube]https://youtu.be/UJQS8ykdJmM[/Youtube]

2016ko otsailaren 6a
17:49
Entzun

"Azkenean Donostiak badauka autobus geltoki duin bat, herritarrei merezi duten zerbitzua eskainiko diena". Eneko Goia Donostiako alkateak horrela adierazi du "bazela garaia" hiriak autobus geltokia izateko.

Inaugurazioan izan da Goia bera, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiarekin eta udaleko zinegotzi ugarirekin batera. Herritar asko ere joan dira geltoki berria bertatik bertara ezagutzera. Bihar hasiko dira bertan lanean.

Aldaketak

Behar berriei erantzuteko, Donostiako autobus zerbitzuak bi linea berri sortu ditu: 44 linea, Gipuzkoa plaza-Atotxa ibilbidea egingo duena; eta 45 linea, Atotxa-Antigua ibilbidea egingo duena. Bihar, larunbata, autobus geltoki berria abian jartzean abiatuko dira linea berrietako autobusak ere. Erdialdea, Antigua eta Unibertsitateekin loturak indartuko dituzte horrela, 20 minutuko maiztasunarekin.

Bi linea horiez gain, beste hainbat ibilbidetan ere aldaketak egingo ditu autobus konpainiak.

17 Gros-Amara-Miramon linean, ordutegiak zabalduko dituzte eta ibilbidea Ospitaleetaraino eta Miramoneraino luzatuko dute.

31 Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza lineak ibilbidea aldatuko du Grosetik.

37 Rodil-Zorroaga linearen ibilbidea aldatuko dute Aldunaenetik.

41 Martutene-Egia-Gros lineak ibilbidea aldatuko du Atotxa eta Aldunaenetik Martuteneko norabidean.

16 Igeldo, 36 San Roke-Aldakonea eta 37 Rodil-Zorroaga lineen irteera gehigarriak larunbat gauetan, 22:00etatik 24:00etara.

Lehenengo asteetan Dbuseko pertsona bat egongo da goizeko lehenengo orduan eta eguerdian zerbitzu eta lotura hauei guztiei buruzko informazioa emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.