Maratila

Autografo baten bila

Ane Muñoz.
2011ko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Etxalarko eliza atarian genbiltzan filmatzen. Lau lagunen artean hilkutxa ateratzen zuten bitartean, atzetik, senitarteko eta lagunek hilerrirako bidea hartzen zuten. Fikzio hutsa bazen ere, momentu hark ikaragarrizko ikusmina sortu zuen herriko neska-mutil koskorren artean. Berehala inguratu zitzaizkigun, hamaika galdera eginez: nor doa hilkutxa barruan? Inor ez, pelikula bat besterik ez da. Bale, ba orduan ni sar al naiteke? To, koadrilako txistosoa. Haietako bat gerturatu zitzaidan, lagunak bezain euskaldun petoa — baina nork esan zuen Nafarroa ez dela Euskal Herria? — Eba filma bada, aktore ezagunak azalduko dira». Ea Brad Pitt eta halakorik bazegoen galdegin zuen batek, eta besteak Goenkale-ko Maria Luixa ikusi zuela kontatu zion. Ederra egin zuen. «Maria Luixa? Baina benetakoa?». Ez motel, benetakoa Kontxu da, Odriozola. «Baina igarriko al diogu bera dela?», hau burugogorra. Autografoa eskatu ahal izango zion galdegin zidan jarraian. Bai noski. Instant batean gorritu eta guzti egin zen, emozionatuta.

Geroago, aktoreak eszenari ekin eta ekin zebiltzala, berriro etorri zen: «Eske ez dut sekula autograforik eskatu eta, nola egin behar dut?». Ezin izan nuen barrea disimulatu, mutila hain urduri ikusita. Eszena bukatutakoan bolia eta paper puska batekin hurbildu eta besterik gabe eskatu... «baina zer esango diot?», moztu zidan. Jesus, ba asko miresten duzula eta bere sinadura gorde nahi zenukeela. Zer, bestela? «Baina emango al dit?», bizitzako ekintzarik zailena balitz bezala, hantxe utzi nuen flash bat eginda, Kontxuren sinadura «famatua» lortuko ote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.