Asteburuko proposamenak

Autokarabana zaleen topagunea

Miarritze Gaurtik igandera bitartean 150 modelo baino gehiago egongo dira ikusgai Irati erakustazokan

Erredakzioa
2011ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Autokarabanen azokak ateak irekiko ditu gaur Miarritzen (Lapurdi) bigarren aldiz.Irati erakustazokan izango da erakusketa, aireportuaren parean. 150 autokarabana modelo ezberdin baino gehiago egongo dira ikusgai. 09:00etatik 19:00etara bisita daiteke azoka, eta bost eurotara jarri dituzte salgai txartelak.

Erosteko baldintza onak

Aukera paregabea eskaintzen du azokak autokarabanen azken modeloak eta eskaintzak ikusteko. Horrez gain, autokarabana erostea pentsatzen dutenentzat parada polita izan daiteke azoka. Izan ere,finantzazio aukera onak eskainiko dituzte, kontzesionarioetan baino hobeak, antolatzaileen arabera. Iazko finantzazio baldintzak hobetuko dituztela adierazi dute, aurreko urteko azokan eskaini zituzten interes tipo baxuagoak eskainiz. Baldintza horiek soilik azokak iraun bitartean eskainiko dituztela gogorarazi dute ekitaldiaren antolatzaileek.

Aurtengo azokako berrikuntza da nagusia haurrak jolastu ahal izateko gune bat prestatu dutela. Magoak eta puzgarriekin jolasteko aukera izango dute, gurasoak autokarabanak ikusten dituzten bitartean. Gaztetxoez arduratuko diren zaintzaileak egongo dira, eta haur guztiei identifikatuko dituen eskumuturrekoak emango zaizkie.

Aurtengo azoka iazkoa baino handiagoa izango da. Orotara, 5.000 metro karratu izango ditu erakusketak.

AUTOKARABANEN ERAKUSKETA

Non. Miarritzeko Irati erakustazokan (Lapurdin).

Noiz. Gaurtik igandera bitartean.

Sarrera. Bost euro. 12 urtez azpikoak doan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.