Auzotik auzora bizikletaz, herrian euskara indartzeko
ZIGOITIA. Aurreko urteetan bezala, Zigoitia Euskaraz ekitaldia antolatu dute Zigoitian (Araba), euskararen erabilera handitzeko. Bi asteburuko egitaraua prestatu dute. Asteburu honetarako, Korrika Bizikletan ekitaldia antolatu dute; Manurga auzoan hasi, eta Zaitegin bukatuko da. Datorren asteburuan, berriz, kuadrillen arteko herri kirolak eta herri bazkaria izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu