Sanferminak

Azkarra eta garbia izan da lehen entzierroa

Gurutze Gorriaren lehen datuen arabera, bost lagun artatu behar izan dituzte kolpeengatik. Bideoa: lehen entzierroa. [youtube]https://youtu.be/xVPPmm8BeLs[/youtube]

2016ko uztailaren 7a
10:32
Entzun

Bi minutu eta 25 segundo nahikoak izan dituzte Fuente Ymbroko zezenek ibilbide osoa egiteko. Kalean, berriz, jende ugari lehen entzierroan parte hartzeko gogoz; asteguna izanik, hala ere, lasai joateko toki nahikoa izan dute korrikalariek.

Zezenek elkarrekin egin dute Santo Domingoko aldapa, baina Mercaderes parean zatitu egin da taldea. Lehen animaliak berehala heldu dira zezen plazara, baina atzean zihoazenetako batzuk erori egin dira Telefonicako bihurgunean, eta azpian harrapatu dituzte hesiaren ondoan zeuden hainbat korrikalari. Hala ere, Gurutze Gorriaren lehen datuen arabera, bost lagun artatu dituzte eta haietako bi ospitalera eraman behar izan dituzte, denak ere kolpeengatik. Horrez gain, erorikoak izan dira nagusi lehen entzierroan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.