Azpeititik Manresara, armagizon batek bizitza espiritualera eginiko bidea
Loiolatik Manresara eginiko bidea beste bidaia handiago baten ataria izan zen Ignazio Loiolakoarentzat. Armagizona zen, eta Gaztelako armadaren alde egin zuen borroka, harik eta 1521ean bi hankak zauritu zizkioten arte nafarren birkonkista saioan. Gogorra izan zen gaixoaldia, ez baitzitzaizkion ondo sendatu hanketako zauriak. Zaurituta zegoen denboran, bizitzaren zentzua planteatu, eta Jerusalemera joatea erabaki zuen. Armak utzi, eta Bartzelonarako bidea hartu zuen. Izurriteak, baina, hirian sartzera galarazi zion, eta Manresan urtebete eman behar izan zuen. Garrantzitsua da oso Manresako egonaldia, bizitza espiritualari buruzko gogoetak eta etorkizunari buruzko hausnarketak egin baitzituen kobazulo batean sartuta. Hausnarketa ariketa horietatik idatzi zuen Ariketa espiritualak liburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu