Osasuna. Elikadura

Azukrearen eta janari azukredunen kontsumoa

Azken urteetan, nabarmen egin du gora jaki azukredunen kontsumoak. Produktu prozesatuak neurrian jatea komeni da.

Cristina Perez.
2012ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Denborarekin, azukrearen kontsumoa eta elikagai azukredunen kontsumoa asko aldatu da. Urteetan, gure aitona-amonen garaian, dietan zeuden gozoak fruta eta eztia izaten ziren. Baina, azken urteetan, azukrearen eta gozagarrien kontsumoa asko igo da, produktu prozesatuaren eraginez. Hori horrela, azukrea gehiegi kontsumitzen da gaur egun.

Janari azukredun kontsumo kontrolatu gabeak kaloria asko eta elikagai gutxi ematen ditu. Ondorioz, elikadura ez da zuzena izango. Gainera, osasun nahasketen garapena errazten du; gehiegizko pisua, hipertriglizeridemia, digestio arazoak, edo hortzetako txantxarrak, esate baterako. Azukre kontsumoaren eta diabetesaren sorreraren arteko loturaren froga argirik ez dagoen arren, jakina da obesitateak, azukrea era kontrolatu gabean kontsumitzearen ondorioetako bat, areagotu egin duela intsulina ez mendeko diabetesaren garatzeko aukera. Diabetes mota horrek adin ertaineko pertsona helduei eragin diezaieke.

Azukre kontsumoak haurrengan hiperaktibotasuna sortzen duen ustea oso zabalduta dago. Helduei mendekotasuna sor diezaieke, azukrea jan ondoren organismoak endorfinak askatzen dituelako. Gorputzaren eta buruaren laxapen eta ongizate maila handiekin lotuta daude endorfinak. Fenomeno horrek azaldu dezake pertsona askok gehiegizko janari gozoa kontsumitzea, ondoeza arintzen eta erorialdiari aurre egiten laguntzen duela sentitzen baitute. Beraz, dieta orekatu bat izateko, azukrearen kontsumoa gutxitu behar da. Horra gutxitzeko edo saihesteko har daitezkeen neurrik batzuk:

Ondo begiratu behar da egunean hartzen ditugun azukre koilarakadak. Gutxika-gutxika, saiatu murrizten, eta ohitu elikagaiek dituzten berezko zaporeekin, esaterako kafesnean, jogurtetan, fruta zukuetan… Kontuan izan dastamenaren zentzua hezi daitekeela, eta ohitura horiek aldatzea komenigarria da.

Freskagarriak ere baztertu egin behar dira, azukre asko daukatelako. Ez dira komenigarriak. Badira gozagarriak dituzten freskagarriak, baina horiek ere ez dira komenigarriak. Alde batetik, zapore gozoetara ohitzen da dastamena, eta gero, jateko, elikagai azukreduna behar dugu. Bestetik, substantzia horiek ez dute elikatzen, eta neurrian hartu behar dira, elikagaia beharrean produktu kimikoak direlako.

Opil industrialak, gailetak, bizkotxoak, magdalenak eta gozogintza industriak merkaturatu dituen beste hainbat. Horiek guztiak baino hobea da, ordea, beti-betiko ogia. Komeni da berriz ere dagokion tokia ematea ogiari; naturala eta integrala izan behar du, eguna karbohidrato konplexu sorta on batekin hasteko, eta komeni da, halaber, lehen zerrendatu ditugun produktu horiek guztiak baztertzea, baita etxean eginak badira ere. Gainera, ogi motak eta ogi artean jartzeko osagaiak konbinatuz, gustu eta behar guztiei erantzuteko moduko gosariak presta daitezke: arinak, kirolarien neurrikoak...

Etiketak ondo begiratu, eta, ahal bada, elikagai industrialak baztertu eta naturalak hautatu, elikagai asko eta asko, ezkutuan, azukre baitaukate. Elikagai prozesatu gehienek kontserbagarri gisa erabiltzen dute, azukreak mikroorganismo askoren ugaritzea eragozten duelako. Beste elikagai batzuek mikatz zaporea ezkutatzeko ere erabiltzen dute azukrea, eta kontserbak, aurrez egindakoak, zuku naturalak, edari freskagarriak, jakietarako saltsa industrialak, jogurt azukredunak, ogi ore batzuk, eta abar. Elikagai horiek guztiak ez daukate zapore gozoa, baina azukrea ezkutaturik daukate.

Azukre birfindua kendu behar da, eta azukre beltza erabili ordezko. Benetako azukre beltza edo integrala prozesatu eta findu gabeko azukre kanaberaren zukuaren kristalizazioaren bitartez lortzen da, lohitasunak eta zikinkeriak kenduz. Ontziaren proportzioarekin alderatuz, produktu astuna da, marroi kolorekoa eta itxura trinkoa du, azukre beltza gantz eta mineral askorik ez dauka, baina bai azukre zuria dituenak baino gehiago.Beraz, aukeran, hobe azukre integrala; hala ere, gutxitan hartu behar da.

Jakiei gozotasuna emateko hautatu behar diren elikagai gozo osasuntsuenak eztia, garaiko fruta heldua, fruta konpotan, fruta lehortuta (mahaspasak, aran pasak …), siropea eta zerealaren melaza dira. Hala ere, kontuan izan behar da, elikagai horiek, nahiz eta osasuntsuagoak izan, neurrian hartu behar direla; dietako kalorien %10 baino gutxiagohartu behar dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.