Baionako bestak. Egitaraua

Behi lasterketak. San Andres plazan besten karietara antolatzen diren behi lasterketek beti bezainbeste zale bildu dituzte. Batzuek figurak egiten dituzte, besteek behiak parez pare harrapatzeko harrotasuna erakusteko xedez daude. Aspaldiko ohitura da hori Baionako bestetan. Hori bai, lehen urririk bazen, azken urteetan bost euro ordaindu behar. Aurtengoak atzo bururatu ziren. GAIZKA IROZ.
2011ko uztailaren 31
00:00
Entzun

OFIZIALA



10:30ean. Bestetako Yoga.

11:00etan. Bestetako meza, pantaila handi batean emango dutena zuzenean San Andres plazan.

11:00etan. Bestetako masterraren finala, Moderne trinketean.

12:00ean. Ibilaldi ofizialaren abiatzea, musikari eta agintariekin, Herriko Etxeruntz joanen dena.

16:30ean. Zarena Zarelako dantza taldearen Goazen ikusgarria (Karrikaldia).

17:30ean. Pil pil taldearen kontzertua (Karrikaldia).

17:00etan. Juan Mari Beltran sinagogan.

18:45ean. Ziganteak eta txistuak (Karrikaldia).

19:00etan. Dantzazpi, Orai Bat txarangarekin (Karrikaldia)

20:15ean. Baionan kantuz, Tuntuna eta Ibaialdeko koroekin (Karrikaldia).

21:30ean. Karrikadantza Trikili Trakalarekin (Karrikaldia)

22:00etan. Korsoa.

00:00etan. Gazteszena: Skapsule et Dingwash taldeen kontzertuak.

00:30ean. Besten bururatzea, Herriko Etxean.

BESTE HITZORDUAK



11:30ean. Elkarretaratzea San Andres elizaren aitzinean: «UPN Torturatzaileak!» lemapean. Ondotik, errefuxiatu eta presoen aldeko bazkaria Patxa plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.